Ots
20

Emakume baserritarren zientzia eta teknologia foroa

ETXALDE Euskal Herri osoko laborari eta baserritarren mugimenduak antolatuta, Emakume baserritarren zientzia eta teknologiaren inguruko II. foroa burutuko da Arbizun, martxoaren 7 eta 8an.
etxalde emakume baserritarren topaketa

MARTXOAK 7 osteguna

10:30 Harrera eta materialen banaketa

11:30 Jardunaldien irekiera

12:00 Praktika agroekologikoak (Kanpinean

Muga begetalak

  • Fruitu eta barazkien kontserbazioa lehorketa bitartez
  • Zizare humusa
  • Landare preparatuak
  • Prezioak sortzen

14.30 Bazkaria

16:00 Praktika agroekologikoen ezagupena (Arbizuko txokoan)

  • Hazien zaintzaileak
  • Lurtzaindia
  • Sakantzen
  • Arazo eta irtenbide bankua.Bakoitzaren trukoak
  • Ganadu bazka tratuak
  • Elkarrekin hobeto

MUSIKA, DANTZA, AFARIA ETA GAUA

MARTXOAK 8. Emakume langileen nazioarteko eguna

10:30 Arbizuko kanpinean bisitaldia

11:30 Beste ganaderitza bat.Hitzaldi eta esperientziak

13:30 Via Campesinako kanpainaren aurkezpena.

Las campesinas y los campesinos de la Vía Campesina dicen: ¡BASTA DE VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES!

14:00 Foroaren ondorioak eta itxiera

14:30 Bazkaria

NEKAZARITZA IRAUNKORRA eta  ELIKADURA BURUJABETZA!

Apuntatu lehenbailehen. Autobusa antolatuko da. 636451562
Iaz Arratian burututako Emakume baserritarren lehen foroa (kronika eta argazkiak)

Urt
10

Elikadura burujabetza eta finantza etikoak

Ekonomia solidarioa, nekazaritza iraunkorra.
Topaketa Usurbil eta Zerainen. Urtarrilaren 24 eta 25ean.

Elikadura burujabetza eta finantza etikoak

E G I T A R A U A

Urtarrilak 24 – osteguna (Usurbil – Sutegi/Potxonea kulturguneak)

9.00 – 9.20: Jardunaldien irekiera instituzionala

  • Usurbilgo Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

9.20 – 9.30: Jardunaldien egitarauaren azalpen orokorra.

9.30 – 10.15: Jardunaldien sarrera hitzaldia:
Nekazaritza iraunkorraren iragana, oraina eta etorkizuna Euskal Herrian:
oztopoak eta aukerak aurrera begira,
ekonomia soziala eta solidarioaren esparruaren oinarrietatik begiratuta.

10.15 – 10.45: FIARE (Fundación de Inversión y Ahorro Responsable) Fundazioaren eta La
Vía Campesina – nazioarteko baserritar mugimenduaren (www.viacampesina.org) arteko
elkarrizketa, hauen arteko alianza eta elkarlan estrategikoari buruz.

10.45 – 11.15: Deskantsua.

11.15 – 14.00: Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landa-eremu eta baserri inguru
biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edota eraikitze
bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak (I PARTEA).

LEHEN ARDATZA  – LURRA ETA BASERRITAR GAZTEEN INSTALAZIOA

TERRE DE LIENS – Frantzia (www.terredeliens.org)
TERRA LIBERA – Italia (www.liberaterra.it)
LURZAINDIA – Euskal Herria

BIGARREN ARDATZA  – ELKARLAGUNTZA ETA ASEGURUAK

SUTEARO elkarlaguntza erakundea – Euskal Herria (www.sutearo.org)
ARÇ Kooperatiba Aseguru Zerbitzu Integralak – Kataluinia (www.arccoop.coop)

14.00 – 15.30: Bazkaria

15.30 – 16.30: Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landa-eremu eta baserri inguru
biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edota eraikitze
bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak (II PARTEA).

HIRUGARREN ARDATZA  – MERKATUA

- REAS (Red de Redes de Economía Alternativa y Solidaria) sarearen MERKATU
SOZIALAREN PROPOSAMENA – Euskal Herria eta Estatu espainiarra
(www.economiasolidaria.org/mercado_social)

ARDATZA 4 – BITARTEKARITZA FINANTZIEROA ETA BANKA ETIKO ALTERNATIBOA

BANCA POPOLARE ETICA – Italia (www.bancaetica.com)

16.30 – 19.00: 3 tailer partehartzaileren garapena; tailer hauek hausnarketa eta ikerketa
prozesu kolektibo izan nahi dute; euren helburua, epe ertain-luzerako begirada batekin,
nekazaritza iraunkorrean, ekonomia soziala eta solidarioan eta finantza etikoetan diharduten
eragileen eta organizazioen arteko lan-ildo eta elkarlan estrategikoak idenfikatzea da.

1. TAILERRA : Nekazaritza iraunkorraren aldeko apustu tinkoa egin duten
eredugarritzat har daitezkeen ekimen desberdinen aurkezpena (proiektu lokalak,
zein udal edota eskualde mailakoak); hain zuzen, bertako garapen ekonomikoa,
soziala zein kulturala sustatzeko asmoarekin martxan ipinitako iniziatibak.

2. TAILERRA : Aliantzen espazioa nekazaritza iraunkorraren aldeko proiektuak
garatzerako orduan: hiriaren eta landa eremuaren arteko aliantza, baserri
munduaren eta beste organizazio zein mugimendu sozialen artekoa, etb.

3. TAILERRA : Zein beste pauso eman ahal ditugu elkarlan estrategiko baterantza,
Europa mailako banka etiko alternatibo eta nekazal erakunde edota baserritarren
sindikatu bezela, betiere maila lokaletik hasi eta nazioarteraino?

Urtarrilak 25 – ostirala (Zerain – Herri Museoa)

10.00 – 11.00: 3 tailerren ondorioen aurkezpena eta jarduenaldien itxiera.

11.00 – 13.30: Zeraingo herriaren landa-garapen (ekonomikoa, soziala eta kulturala)
proiektuaren aurkezpena (www.zerain.com).

14.00: Bazkaria.

bannerra
Izena emateko: finantzak eta burujabetza
Telefonoak: 944 153 496 (Itziar) / 628 51 50 63 (Xarles)
Fiare, banka etikoa eta beharrezkoa

Urr
27

Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatu dugu Bilboko kaleetan

etxalde * nekazaritza iraunkorra
Etxalde nekazaritza iraunkorra Euskal Herri osoko laborari eta baserritarren mugimenduak deitutako manifestazioa arrakastatsua izan da. Herritarrak, herri mugimenduak, sindikatuetako kideak, ONG ezberdinak, elkartasun elkartea… kontsumitzaile elkarte eta taldeak batu gara Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatzera.

Elikadura burujabetza aldarrikatzen

Urr
19

Lurraman etxalde mugimendua ezagutzera ematen

Miarritzeko Lurraman ezagutzera ematen ari gara etxalde mugimendua eta Elikadura herritarron eskubidea manifestazioa

Urr
16

Elikadura herritarron eskubidea

Elikadura herritarron eskubidea




Zure arrazoia ere, ikusi nahi dugu. Kontatu, idatzi, marraztu, adierazi…

manifestua

Elikadura, herritarron eskubidea

Asko dira bizitzan garrantzitsuak diren gauzak; baina gutxi batzuk dira behar beharrezkoak (iraun)bizitzeko, tartean elikadura.
Elikadura eskubidea, Giza eskubideen adierazpen unibertsalak (1948) batzen du bere baitan. Gaur egun ordea, nagusi den eredu neoliberal kapitalistak, eta Europako Nekazal Politika Bateratuak -PAC deritzona- elikadura merkantzia bilakatu dute, espekulaziorako merkantzia, diru laguntza publikoak kontzentratu eta gosearekin negozioa egiteko. Gose horrek, dependentzia eta beharrizan larriak sortarazten du herri eta jende askorengan, zoritxarrez.

Euskal Herrian bertan, jaten dugunaren %4a besterik ez da berton ekoiztutakoa. Horrek, dudarik gabe kontsumitzaile eta ekoizleongan dependentzia eta menpekotasun ikaragarria suposatzen du, menpekotasuna distribuzio kate handiengan, dependentzia elikagaiak kontrolatu eta banatzen dutenengan: prezioak, kalitatea, markak, eta gure eguneroko menua kontrolatzen baitute, besteak beste.
Modu berean, sistema honek Hegoaldeko herrietan oso eragin txarra du, lurren akaparamendua bultzatu, eta elikagaien esportazioa eta espekulazioa bultzatuz. Ingurugiroan zer esanik ez, inposatutako nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza eredu industrial honek kutsatu eta txikitu besterik ez ditu egiten guztionak diren ondareak: lurra, ura, haziak….

Elikadura burujabetzaren aldeko Euskal Herriko herri eta gizarte mugimenduen aliantza sozialak -non erakunde sozialak, gobernuz kanpoko erakundeak, laborari eta baserritarrak, talde ekologistak, ekonomia sozialeko entitatea, banka etikoa bultzatzen duten ekimenak edota sindikatuak batzen garen- eredu patrialkala eta neoliberalari aurre egin, eta bestelako ikuspegi alternatiboa landu nahi du. Eredu horrek maila poltikoan, sozialean eta ekonomikoan du islada, eta zelan ez elikaduran ere bai.

Zer defendatzen dugun:

  • Herri guztiok daukate bere nekazal eta elikadura politikak definitzeko eskubidea, kalitatezko elikagaiak ekoiztu eta kontsumitzeko aukera, egokiak, eskuragarriak, osasuntsuak eta kulturalki egokiak direnak.
  • Emakume nekazaraien eskubideak aitortu eta errespetatu, elikagaien ekoizpenean eta erabakitzeko ahalmenean.
  • Lurraren eta ondasun naturalen -ura, haziak ingurua….- kudeaketa iraunkorra bermatzea, biodibertsitatea zainduz.
  • Baserritar eta arrantzaleen izaera zaindu eta duintzea, azken finean elikagai ekoizelak direlako, eta ez industriarako materia prima merkea sortzen duten langile hutsak.

Zer proposatzen dugu?

  • Elikagaien prezioak modu etiko eta gardenean eraiki eta erakutsiak izan daitezela, ekoizpen kostuak  ziurtatu eta kontsumitzaileen erosteko aukera bermatuz.
  • Merkatua eta ekoizpenaren kontrolatzeko mekanismoak sortzea, ekoizpen eta kontsumo lokala sustatu eta esportazioei galga jarriaz.
  • Eskoletako jantokietan, jantoki publikoetan bertako eta sasoiko ekoizpen agroekologikoa eta gure arrantzaleen arraina besteak beste bultzatzea.
  • Diru publikoa modu duin eta justuagoan banatzea, lehen sektorean lanpostuak sortu eta nekazaritza eta arrantza eredu iraunkorragoak bultzatuz.
  • Gazteei lurra eskaintzea, lan egiteko, bizitzeko, elikagaiak sortzeko.

Arrazoi guzti hauengatik, egungo nekazal eta elikadura politikei aurre egiteko, gure desadostasuna adierazteko eta gure alternatibak eskaintzeko mugitzen hasiak gara. Antolatzen ari gara, kaleak hartuko ditugu, lurrak… Bestelako eredu iraunkor, parekide eta justuagoak defendatuko ditugu.

Guk ere, urriaren 27an , eguerdiko 12etan Bilbon burutuko den Elikadura herritarron eskubidea manifestazio nazionalera dei egiten dugu.

Elikadura burujabetzaren aldeko Euskal Herriko
herri eta gizarte mugimenduen aliantza soziala

Urr
11

Elikadura burujabetzarako arrazoiak

Elikadura burujabetza
Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatzen ari gara, herriz herri, etxaldez etxalde, hemen eta han, Euskal Herri osoan. Elikadura burujabatzearen aldeko arrazoiekin, argazkiak biltzen ari gara: herritarrak, laborariak, sukaldariak, gazteak, langileak, udal hautetsiak, langabetuak, baserritarrak, dietistak, irakasleak…. gomitatu gura ditugu, elikadura burujabetzaren aldeko ideiak eta arrazoiak ematera.

Horretarako, argazkiak eta arrazoiak biltzeari ekin diogu. Ugaoko Asun izan da lehena, emakumea baserritarra. Erantzun argia eman digu: Logika kontua da. Hamaika arrazoi batuko ditugu, lagunduko diguzu?

Zelan parte hartu?

Adi adi jarraitu.
Hartu eskuorria, inprimatu, idatzi zure arrazoiak, atera argazki bat eta igorri etxalde mugimenduari.
Guk webgune honetan argitaratuko ditugu.

Eskuorria.

(pdf)

Urr
05

Elikadura herritarron eskubidea, manifestazio nazionala urriaren 27an Bilbon

Elikadura herritarron eskubidea.

Egungo elikadura sistema ez da bere helburu nagusia betetzeko gauza: pertsonak elikatzea. Mundu osoan sei pertsonatik batek gosea pasatzen du, 3/4ak nekazariak dira, baserritarrak eta gehienak emakumeak gainera. Aldi berean berriz, elikadura industriako enpresak etekinak gehitu eta gehitu ari dira. Horretarako elikagaien prezioak ku-pidagabe igo, prezioen %75a industriarentzat, eta gainera laguntza publiko ikaragarriak jaso. NPB hau apurka apurka, merkatuaren erre-gulazioaren funtzioa alboratuz joan da, ekoizleek jasotzen duten prezioan eragiteko funtzioa alboratuz joan den modu berean.
2003ko PACaren erreformatik, batez ere laguntzen banaketarako katalogoa izan da. Gaur egun, laguntza politika hori ere duda mudazkoa da, gero eta argiago daukagulako laguntza hoiek ez direla ekoizleentzako, laguntzak batez ere elikagaien industriako enpresa handienek jasotzen dituztelako. Munduko pertsona orok dauka elikadura osasuntsurako eskubidea, eta ez dugu elikadurarekin espekulatzerik onartzen. Elikadura ez da merkantzia hutsa.

IRTENBIDEA ELIKADURA BURUJABETZAREN BIDETIK
Agroindustriarako lehengai merkeak eskaintzen dituztenen aurrean, elikagaien ekoizleen -nekazarien- funtzioa berreskuratu behar dugu. Horregatik, Nekazal Politika Bateratu berri baten ardatzak zehaztu beharrean gaude.

  • Merkatua kontrolatzeko aukerak berreskuratu behar dira.
  • Esportaziorako laguntzak desagertuz.
  • Ekoizpenaren gaineko mekanismoak funtsezkoak dira, kontsumoa eta ekoizpena bateratzeko.
  • Salneurriek ekoizpen kostuak bete behar dituzte, ekoizleen lana kontutan izanik.
  • Dirulaguntza publikoek prozesu hau lagundu behar dute, laguntza hauen jasotzaileak ekoizleak izango direla bermatuz, eta hauek gehitu eta kontzentratzeko aukerak saihestuz.

Ardatz hauen gainean garatutako elikadura politika berri batek bermatuko luke, biztanleria osorako eraginkorragoa izan daitekeen Nekazal Politika Bateratu bat. Ez dugu laguntza gehiago aldarrikatzen, diru publikoaren bestelako erabilera galdegiten baizik.

EREMU LOKALA, EUROPAR MARKUAREN OINARRI
Argi dagoenez, jarduera instituzional lokalek, autonomikoek bete betean Europar nekazal politikaren aginduak onartu dituzte. Eta aldi oro, zelan diru gehiago, laguntza gehiago eskuratu izan da politikarien ardura bakarra. Logika hori agerian utzi behar dugu, gauzak egiteko beste modu batzuk bultzatuz. Europan bertan, zenbait herrialdetan politika berdinaren gainean, bestelako eredu batzuk eraiki dira, ezagutu ditugu, eta askoz ere baliagarriagoak dira gure nekazal politiketarako: Austriako adibidea, Frantziako Alpeetako herrialdeetan.
Era berean, Euskal Herrian bertan ekimen eta proiektu berrien bitartez, Elikagaien Banku Publikoak sortzearen proposamena bultzatu beharko dugu. Azkenik, jantoki publikoetako elikadura 5 urteko epean %40a tokiko ekoizpenekin izatea galdegingo dugu.

Eka
17

Ekoizpen eredu iraunkor eta autonomoak eskatu dituzte nekazariek

Azken urteotan Europan bultzatzen ari den Nekazaritza Politika Bateratuaren aurrean, ekoizpen eredu iraunkor eta autonomoak aldarrikatu zituen atzo Etxalde baserritar eta laborarien mugimenduak Azpeitian egindako biltzarrean. «Ez dugu laguntza gehiago aldarrikatzen, diru publikoaren bestelako erabilera baizik», nabarmendu zuten. Urriaren 27rako manifestazio nazionala deitu dute Bilbon «Elikadura, herritarron eskubidea» lelopean.

Joseba SALBADOR | GARA 2012 ekainak 17

Etxaldek, nekazaritza iraunkorraren aldeko mugimenduak, hirugarren batzarra egin zuen atzo Azpeitian, elkarteak orain arte egin duen ibilbidea aztertu, elikadura-burujabetzaren etorkizunaren gainean eztabaidatu eta nekazaritza politiken inguruko proposamenak zehazteko.

Bilkuran agerian geratu ziren egun nekazaritza sektoreak bizi duen egoeraren zenbaki deigarriak, mundu mailan gosea pasatzen dutenen kopuruaren hiru laurdenak nekazariak baitira, hain zuzen elikagaiak ekoizten dituztenak. Aitzitik, elikadura-industriako enpresak etekinak gehitzen ari dira, «produktuaren prezioaren %75 bereganatzen baitute eta laguntza publikoak metatzen baitituzte».

Etxaldeko kideen iritziz, Europako nekazaritza politikek jada alboratu egin dute merkatua erregulatzeko funtzioa eta 2003ko erreformaz geroztik laguntzen banaketarako katalogo bihurtu dira. Laguntza horiek, gainera, ez dira ekoizleentzat, enpresa handienentzat baizik.

Horren aurrean, Etxalde elkartearen batzarrak derrigorrezkotzat jotzen du nekazarien «elikagai-ekoizle» funtzioa berreskuratzea, agroindustriarako lehengai merkeen hornitzaile funtzioa alde batera utziz. Horretarako, Nekazaritza Politika berri baten ardatzak zehaztu behar direla aldarrikatu zuen, «merkatua kontrolatzeko aukerak berreskuratzeko, ekoizpena eta kontsumoa bateratzeko eta salneurriak ekoizpen kostuak baino txikiagoak izan ez daitezen».

Diru laguntza publikoek, Etxalderen iritziz, «prozesu hau lagundu behar lukete, laguntza horien jasotzaileak ekoizleak izango direla bermatuz». Hala ere, argi utzi nahi du nekazariek ez dutela laguntza gehiago eskatzen, «diru publikoaren bestelako erabilera baizik».

Bestelako ereduak garatu

Horrekin batera, bestelako eredu batzuk berreskuratu behar direla aldarrikatu zuen, «gure nekazaritza politiketarako askoz ere baliagarriagoak direnak, Austrian edota frantziar Alpeetan egin duten bezala».

Era berean, Euskal Herrian bertan ekimen eta proiektu berrien bitartez, «burujabetzaren garapena bultzatu beharra» nabarmendu zuten, horretarako «elikagaien ekoizle gisa lehen sektoreak duen garrantzia jendartean azalduz».

Etxaldeko kideek diotenez, gaur egun badira hainbat adibide Euskal Herrian bestelako proiektu eta egitasmoak posible direla erakusten dutenak. Horien artean aipatu zituzten salmenta zuzen eta transformazio guneak, eskualde mailako garapena sustatzeko proiektuak, ekoizle eta kontsumitzaileen artean sortutako kooperatiba berriak eta jantoki kolektiboetan tokiko ekoizpenekin abiatutako dinamikak.

«Proiektu hauek alternatiba egingarriak direla erakutsi dugu eta hauek sozializatzea dagokigu, eta ahal den neurrian biderkatzea. Ekoizpen eredu iraunkor eta autonomoagoetara jo behar dugu. Hori da irtenbidea», aldarrikatu zuten.

Eka
17

«Ekoizpen eredua aldatzea ona da baserritarrentzat eta herritarrentzat»


Arantza Arrien eta Panpi Sainte Marie. Etxalde mugimenduko kideak

Euskal Herriko lehen sektorea urratsak egiten ari da garapen iraunkorraren alde, baina herritarrak ere inplikatu nahi ditu elikadura burujabetza lortzeko ekimenetan eta bidean.

Jakes Goikoetxea Azpeitia | Berria 2012-ekainak 17

Etxalde www.etxalde-eh.org nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak, hirugarren batzarra egin zuen atzo Azpeitian (Gipuzkoa). Lehen aldiz arrantzaleek ere parte hartu zuten. Arantza Arrien (Gernika, 1963) eta Panpi Sainte Marie (Landibarre, 1963) dira Etxaldeko kideetako bi. Elikadura herritarren eskubidea dela aldarrikatzeko eta gizarteratzeko mobilizazioak egingo ditu. Besteak beste, manifestazioa Bilbon urriaren 27an.

Ze ezberdintasun dago Etxalderen eta nekazarien eta abeltzainen sindikatuen artean? Osagarriak al dira?

A.A.: Guztiz osagarriak dira. Etxaldek Euskal Herriko ikuspuntua du, eta nekazaritzatik alternatibak sortu nahi ditu Euskal Herrirako. Ez da egitura bat, baserritarren mugimendua baizik.

P.S.M.: Sindikatuetatik gatozen jendea gara, baina Etxalde sindikatuetatik haratago doa, nekazariak eta abeltzainak babesteaz gain, nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren aldeko itunak lortu nahi dituelako, herritarrekin eta kontsumitzaileekin. Egungo sistema liberalaren alternatiba eraiki nahi dugu.

Maite Aristegi Etxaldeko kideak Baserri Bizia aldizkarian zioen estrategia aldatu behar duzuela herritarrengana gehiago eta hobeto iristeko. Zer aldatu behar duzue?

A.A.: Guk geuk bakarrik ez dugu lortuko. Gainera, elikadura ez da gure ardura bakarrik. Elkarlana bultzatu behar dugu.

P.S.M.: Jendearentzat ekoizten dugu, eta presio egiteko modu egokiena da baserritik ateratzea eta kaletarrengana joatea. Gure kezkak eta arazoak ulertzen dituzte. Ekoizpen eredua aldatu nahi dugu, gure bizimodua hobetzeko, baina baita herritarren onerako ere. Ona da guztiontzat.

Etxaldeko ordezkari batek baino gehiagok esan du Ipar Euskal Herriko nekazariek badutela zer erakutsia Hego Euskal Herrikoei. Zer?

P.S.M.: Egitura oso bat sortu da nekazariak eta abeltzainak babesteko: hiltegi txikiak atxiki ditugu, eraldatzeko tresnak badaude… Dena ez da ederra, jakina, baina erresistentziaz gain, alternatiba sinesgarriak dauzkagu. Lehengo eredua zen nekazariak eta abeltzainak ekoiztea eta industriak eraldatzea eta saltzea; orain, berriz, gero eta gehiagok lortu dugu eredu hori iraultzea. Aintzat hartu behar da Ipar Euskal Herrian herri osoak bizi direla nekazaritzatik. Soziologikoki eta politikoki garrantzitsua da.

A.A.: Ipar Euskal Herrian nekazaria duintasunez bizi da, mespretxurik gabe; Hego Euskal Herrian gutxietsi egiten gaituzte.

Urteotan indartu egin dira eredu industrialari aurre egiteko ekimenak: kontsumo taldeak, salmenta zuzena… Eredu nagusiari aurre egin dakioke?

A.A.: Jakina, adibideak badaude, gero eta gehiago. Baina sektore guztiak ez gaude baldintza berdinetan, espezializazio prozesu batetik bueltan baikatoz. Baserritarrok ere hipermerkatu handietara joan gara jatekoa erostera. Sistema honen zentzugabekeria horretara iritsi da.

P.S.M.: Azken hamar hamabost urteetan egoera asko aldatu da, poliki-poliki lekua irabazten ari gara. Ekimen horiek guztiak gizarteratu egin behar ditugu.

Kasu askotan prezioa da produktu bat edo beste bat erosteko faktore nagusia. Nola egin diezaieke aurre nekazaritza iraunkorrak bestelako produktu merkeagoei?

A.A.: Merkeagoak? Gezur asko daude tartean. Produktu merke asko garesti ateratzen dira. Erosleak merkeago erosten ditu, baina gero garesti ordaintzen du: gaixotasunak, kutsadura… Ez dira supermerkatuan zuzenean ordaintzen, zeharka baizik.

P.S.M.: Aldea ez da hainbestekoa. Nik oilaskoak eta txerriak ekoizten ditut. Oilasko kiloa zazpi euro eta erdian saltzen dut eta supermerkatuan baserriko oilasko gisa saltzen dutena pixka bat garestiagoa da. Posible da merkeago ekoiztea eta ahalegina egin behar dugu, ahal ekonomiko txikia dutenek ere gure produktuak erosi ahal izateko.

Elikagaien banku publikoak sortzea proposatu duzue. Zer da?

A.A.: Administrazioak duen erantzukizunarekin lotuta dago. Munduko hainbat herrialdetan gobernuek bertako ekoizleei erosten dizkiete produktuak: eskoletako, zahar etxeetako eta ospitaleetako jantokietarako eta elikagaien banku publikoetarako. Egin daiteke. Bost urtean jantoki publikoetako elikagaien %40 bertakoa izatea nahi dugu.

Gaur egun zenbatekoa da?

A.A.: Hutsaren hurrengoa.

P.S.M.: Nire eskualdean eskoletan elikagaien %10 bertako ekoizleena da.

Landare proteinak dituzten produktuen ekoizpena handitu behar dela diozue, defizita oso handia dela. Zer gertatzen da?

A.A.: Oinarrizkoa da. Animaliei landare proteinen bidez jaten emateko, egungo sistemak aurrena sojaren mendeko bihurtu gaitu; gero soja ekoiztea debekatu digu. Lehen bagenekien nola egin sojarik gabe, baina jakinduria hori galdu egin dugu. Orain berreskuratzen ari gara, landare proteinak nola lortu sojarik gabe, produktuak bertan ekoitziz: alpapa, oloa… Gaur egun ekoizpen batzuk garestiagoak dira kanpoko proteinen mende daudelako; bertan ekoiztea merkeagoa da.

P.S.M.: Gaur egun ia ezinezkoa da aurrera egitea sojarik gabe, eta soja, gainera, transgenikoa da. Guk bultzatu nahi dugun ereduan hori gabe egin behar dugu.

 

Eka
16

Elikadura, herritarron eskubidea


Etxalde
nekazaritza iraunkorra
Euskal Herri osoko laborari eta baserritarren mugimenduak, Elikadura herritarron eskubidea aldarrikatzeko mobilizazio eta sozializazio agenda osatu du, eta besteak beste urriaren 27rako manifestazio nazionala deitu du Bilbon.

Older posts «