«

»

Abe
16

Etxalde nekazaritza iraunkorraren aldeko ibilbidea

Badira hainbat hilabete hausnarketa prozesu bat abian jarri zen euskal baserritarrek pairatzen duten egoera zailari buruz eta, orohar, egungo menpekotasunari buelta emateko oinarri sendo eta argiak bilatzeko asmoz. Lehen topaketa martxoaren 26an izan zen Elgetan eta bileraren ostean baserritarrek beraiek beharrezkotzat jo zuten laborantza iraunkorraren aldeko irtenbideak lantzeko antolaketan sakontzea. Ekainaren 20an, Pausuko Xaia ostatuan ( Urruñan) Baserri Bizia, Bizkaiko EHNEko aldizkaria, Etxalde izena hartu duen mugimenduko zazpi partaideekin -horien artean, irudian eskuinean agertzen den Panpi Sainte-Marie Landibarreko laboraria- mintzatu zen. Pertsonez soilik osatua bada, ikuspuntu nazionala duen ekimen kolektiboa dela Etxalde goraipatu dute gogoeta gune honen sustatzaileek.

Laborantza sektoreak bere osotasunean bizi duen egoera larriari irtenbideak bilatzeko orduan nekazaritza eredu sustengarri eta iraunkor baterantz abiatzeko beharra azpimarratu du Etxalde mugimenduak. Euskal Herri mailan hausnarketa egitea baitezpadakoa dela uste du gogoeta horretan parte hartu duen Panpi Sainte-Mariek. Landibarreko baserritarrak Baserri Bizia aldizkariari eginiko adierazpenak hitzez-hitz honako hauek dira:

“Euskal Herria bat da, ukaezina da. Zatitua da. Pentsatu behar dugu globalki eta erantzuna eta aterabideak lokalak izan behar dira. Euskal Herria osoki hizkuntz batek batzen gaitu, baita ere praktika batzuek eta lan egiteko modu batek. Euskal Herriko nekazari guztien artean arazoak aztertu globalki eta gero zenbait aterabide aurkitu nahi ditugu.

Bi ereduei buruzko zenbakiak atera eta konparaketak egin behar dira, gero behar duenari azalteko. Hori ardi sailean egiten da Iparraldean, hiru baserri eredu hartu eta haien zenbakiak eta kontabilitatea atera ditugu
eta erakusten da kantitateak ez duela ordaintzen, gezurra dela.

Gaur egun ardi sailean krisi izugarria da. Hor ikusi da neurri baten Iparralden erantzun zaiola kolektiboki, mahai baten inguruan aktore guztiak jarriz -nekazariak, gasnaegileak eta industria- akordioak finkatuz.
Interprofezio eta mahai horri esker egoera ez da ideala, baina bai hobea prozedura kolektibo bati esker.
Etxalderen dokumentua

Iparralden ez dago gazte bat ere nekazaritzan dirua irabazteko sartzen dena, lanbide bat izateko baizik. Oso kulturala da. Mugimenduari deitzeko Etxalde hitza oso egokia da: harro egotea da geure arbasoek zaindu
duten eta orain arte iraun erazi duten etxalde hortaz, inguru hortaz, bizi kalitateari lotua da; oso ofizio ederra da nekazaria, merezi duela, ez irabazteko, ondo bizitzeko baizik; eta posiblea da ondo bizitzea eta
horretarako borrokatu behar da. Gauzak ondo egiten badira, enplegu anitz sortu ahal da. Geure eskualdean kaletik baserrira etorri diren gazte batzuk daude eta oso ondo moldatzen ari dira”.
Kazeta.info
Kazeta.info

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Protected by WP Anti Spam