
Euskal Herri osoko emakume baserritarrak batu dira Etxalde mugimenduak antolatutako Jakinduria eta teknologiaren inguruan antolatutako lehenengo topaketa honetan.



Nekazaritza iraunkorrarekin loturiko ezagutza trukatzeko bederatzi tailer, emakume baserritarrei buruzko ikerketen inguruko hitzaldiak (nekazaritza politikak emakumeei ematen dien tratuari buruzko estudioa eta emakume baserritarrei eginiko inkestetan oinarrituriko ikerketa) eta Euskadi-Cuba elkarteak Kubako 8 emakume eta Euskal Herriko 8 emakumeren bizimodua eta ohiturak isaladatzen dituen argazki-erakusketa dira ekimen honen ardatza nagusiak. Jarraian, martxoaren 7ko eginkizunaren argazki batzuk ikusi ahal dira.
informazio gehiago eta argazkiak: Baserri Bizia