
Etxalde Euskal Herriko laborari eta baserritarren mugimendua da. Nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetzaren alde lanean arituko den mugimendua.
Etxalde nekazaritza iraunkorra mugimendua baserritarrek osatzen dute eta irekia dago nekazaritzara loturiko pertsonei (elikadura burujabetzaren alde). Euskal Herrian nekazaritzaren bidez elikadura burujabetza eraikitzea da bere helburu nagusia.
gure mugimendu honetan
Pertsonen parte hartzea boluntarioa da eta ez dago aportazio ekonomikoen menpe, sindikalismo tradizionaletik gazteria eta gizartearen urruntasunari aurre egiteko, parte hartzeko foro eta antolaketa ekimenak bultzatuko ditu.
Nekazaritza eta sindikalgintzari buruz:
Mugimendu hau osagarria da eta izan behar du gaur egun nekazaritzan dagoen erakunde-maparekin, baina etorkizunean sortu ahal diren ekimen eta ibilbide berriak baldintzatu gabe.
Zer da kontraboterea?
Elikadura burujabetza garatzeko tresna eta formulak martxarn jarri ahal izateko, gaur egungo sistemaren aurrean kontraboterea eraiki nahi du mugimendu honek.
Mugimendu independientea?
Alderdi politiko eta talde ekonomikoetatik mugimendu independientea izateaz gain, botere politikoengan eragin izan nahi du botere horietan parte hartu gabe.
Gazteen lana helburu
Eredu iraunkor baten alde lan egiteko nekazaritzan pertsona berriak sartzea lehentasunezko lan ildoa izango da.
Gure lan ildo eta baloreak
Mugimendu honek zentzu praktikoa eman nahi die honako baloreei: elkartasuna, justizia soziala, enplegua sortzea eta produkzio eskuibdeen banaketa, emakumea eta gizonen arteko eskubide berdintasuna, baliabide naturalen erabilera iraunkorra, elikadura osasuntsua populazioarentzat eta Euskal Herri osoko produkzio eta nekazaritza aniztasuna errespetatzea.
Azkenik Etxaldek mugimendu sozial eta sindikalekiko aliantzak bultzatuko ditu elikadura burujabetza garatzeko, bai Euskal Herrian zein nazioartean.
