Badira hainbat hilabete hausnarketa prozesu bat abian jarri zen euskal baserritarrek pairatzen duten egoera zailari buruz eta, orohar, egungo menpekotasunari buelta emateko oinarri sendo eta argiak bilatzeko asmoz. Lehen topaketa martxoaren 26an izan zen Elgetan eta bileraren ostean baserritarrek beraiek beharrezkotzat jo zuten laborantza iraunkorraren aldeko irtenbideak lantzeko antolaketan sakontzea. Ekainaren 20an, Pausuko Xaia ostatuan …